Maiatzaren 30ean, asteartea, Bizkaia Torneoa aurkeztu zuten izen bereko pilotalekuan. Bizkaia Torneoa multzoen arteko torneoa da. Bi multzotan banatuta, 6 taldek hartzen dute parte, Bizkaiko mendietako izena dutenak: Kolitza, Ganekogorta, Oiz, Gorbeia, Sollube eta Anboto. Txapelketa hiru modalitateetan jokatuko da. Horrela, talde bakoitza binaka lehiatuko den bikote batez, lau eta erdian jokatuko duen pilotari batez eta buruz buru jokatuko duen beste batez osatua dago. Guztira 24 pilotari lehiatuko dira.
Sakandarrak
Sakandarrei dagokienez, Ezkurdiak Rezustarekin osatuko du bikoa Kolitza taldean; Zabaletak Elordirekin binaka jokatuko du Ganekogorta taldean; Martijak Altunarekin osatuko du bikoa Sollube taldean; eta, azkenik, Joanes Bakaikoa Gorbeiako Buruz Buruko ordezkaria izango da.
Txapelketa asteburuan hasiko da.
Bost kanporaketa eta finala
Txapelketa ekainaren 16an hasiko da, Zierbenan eta Mallabian jokatuko diren kanporaketekin. Ekainaren 17an Abadiñokoak eta Matienakoak jokatuko dira eta ekainaren 18an Durangokoa. Final handia abuztuaren 22an jokatuko da, Bilboko Aste Nagusian, Bizkaia pilotalekuan. Sarrerak salgai daude entradasfronton.com webgunean.
Taldeak:
-Kolitza: Peio Etxeberria (lau eta erdia), Ezkurdia-Rezusta (binaka) eta Zabala (buruz buru).
-Ganekogorta: Dario, Elordi-Zabaleta eta Egiguren V.
-Oiz: Artola, Urrutikoetxea-Imaz eta Alberdi.
-Goberia: Agirre, Larrazabal-Mariezkurrena eta Bakaikoa.
-Sollube: Salaberia, Altuna III.-Martija eta Victor.
-Anboto: Peña II.a, Laso-Albisu eta Alberdi II.a.