Maiatzaren 31n, pazko laugarren egunean, Trinitate eguna, zainduaren irudia Urbasako Santa Marina ermitara igo ondoren, ekainaren 4an, igandea, Trinitatea ospatuko dute Bakaikun eta Iturmendin. Goizean goiz ermitara igoko dira, eta meza ondoren trikitalariak izanen dira bazkal ordura arte. Iturmendira jaitsi ondoren festak plazan jarraituko du. Urtero herri bati dagokio Trinitate festa antolatzea, eta aurten Iturmendik izan du ardura.
Bakaikuko eta Iturmendiko Trinitate eguneko egitaraua
Ekainak 4 igandea
Goizean, Santa Marinara erromeria.
12:00 Meza, ermitan.
13:00-14:30 trikitilariak eta bazkariak.
18:30 Iturmendira jaitsi eta auzatea San Pedron.
20:00-00:00 DJ Eztanda, Iturmendiko plazan.