Mank-ek tamaina handikoak eta arropa biltzeko zerbitzuak eman nahi ditu

Guaixe 2023ko eka. 7a, 11:17
Lizarragan jarritako arropa edukiontzia. ARTXIBOA

Eskaintzak garagarrilaren 21eko 14:00ak arte egin daitezke.

Sakanako Mankomunitateak bi zerbitzuren kudeaketa lizitazio bidez eman mahi du. Alde batetik, tamaina handiko objektuen bilketa eta, bestetik, arropa eta arropa erabilia, oinetakoak eta beste ehun batzuk biltzeko zerbitzua. Ehunen bilketaren lizitazioa 10.411,2 eurokoa da (BEZik gabe) eta tamaina handikoen bilketarena, berriz, 94.140 eurokoa (BEZik gabe). Hau da urteko lizitazioaren prezioa 104.551,20 eurokoa da (BEZik gabe). Kontratua gehienez bost urtez luzatu daiteke eta orduan lizitazioaren balioa 522.756,00 euroa litzateke. Mank-ek jasotzen dituen eskaintza guztien artean kalitate prezio erlazio onena duenari emanen dizkio bilketa lan horiek.