Zentzua, non galdu zenuten?

Erabiltzailearen aurpegia Malusa Barandiaran Bengoetxea 2023ko eka. 5a, 09:08

Leo etxetik ihes egina zen. Horixe egiten dute libre bizi diren katuek. Igandean bere bila atera ginen. Asteartean Facebooken agertzen da bere argazkia, kalean (etxetik hurbil) topatu dutelako. Lepoko antiparasitarioa zeraman, baina ez du txipik. Aurkitu zuen "ongilearekin" harremanetan jarri ondoren, etxera ekarriko zuela esan zidan, baina, beranduago, Leo gaixorik zegoela, nahiz eta horren frogarik ez erakutsi, eta Abadiñon dagoen babes elkarte  batera eraman omen zuela. 

Asteartean bagoaz Altsasutik, Leo eta gure bizilekutik, Abadiñora (70 km-tara) eta ikusita, elkarte horren beste "ongileren" batek ez diela gure telefono deiei erantzuten (goizean, geratu ondoren, arratsaldean, telefonoz hitz egingo genuela) eta ez digutela gure katurik emango (baditugu bideo eta argazkiak Leorekin, gure katua dela frogatzeko), bide poliziala aukeratzeko beharretan ikusten dugu gure burua, ez baitugu ulertzen "ongileek" gure katua ez ematea haien baldintzak ez baditugu betetzen, jakinda Leo etxekoa dugula.

Hau dena, duela hilabete bat eta erdi pasa. Leo gabe jarraitzen dugu eta harrituta gaude, baita haserre eta minduta ere. Bai, noski, badakigu munduan sufrimendu handia pairatzen ari den jendea dagoela, eta arazo larriak daudela... baina Leo gure katua da, gure etxean bizi da... mesede handirik ez diote egin eta guri mina, lapurtu egin digutelako maite genuen Leo, gure etxeko katua.