Txirrindularitza

Ekain Imaz, kadeteen Nafarroako erlojupekoko txapelduna

Guaixe 2023ko eka. 5a, 11:30
Ekain Imaz eta Paula Ostiz, kadeteen mailako txapeldunak, podiumeko bigarrenekin eta hirugarrenekin. NAFARROAKO FEDERAZIOA

Junior mailan Adrian Martinez txapeldunordea da, eta Iker Gomez hirugarren

Maiatzaren 26an Nafarroako Erlojupekoko Txapelketa hartu zuen Obanosek. Hiru mailatan jokatu zen: 23 urtez azpian eta eliteetan, junior mailan eta kadeteen mailan. 

Afizionatuen mailan, gaztetxoa zela Quesos Albeniz-Burunda klubean trebatu zen Unai Aznar (Finisher) izan zen txapeldun handia, probako 22 kilometroak 29:50 minututan osatu eta gero. Bere taldekide Ibai Azanza bigarren (29:50) eta Hugo Aznar anaia hirugarren (30:24) izan ziren, Finisherrendako hiruko ederra. Andoni Ocaña urdiaindarra (Qoda Construcciones hamahirugarren sailkatu zen (35:12). Emakumezkoetan Sopela Women´s Team taldeko Laia Puigdefabregas gailendu zen (35:55)

Junior mailan 14 kilometroko erlojupekoa zuten aurretik proban sailkatu ziren 44 korrikalariak. Robert Innova taldeko Iker Villar izan zen azkarrena (18:07), Sakana Group-Alea taldeko Adrian Martinez lakuntzarrari 5 segundo aterata (18:12.36). Quesos Albeniz Burundako Iker Gomezek osatu zuen podiuma (18:12.48). Top 10ean sailkatu zen ere bere taldekide Iker Agudelo, sailkapenean bosgarren (18:54). Quesos Albenizko Asier Etxeberria hemezortzigarren sailkatu zen (20:37) eta Iker Begiristain 21. (20:49).  Emakumezkoetan Mixele Anton (Nafarroa Ermitagaña) gailendu zen (22:14). 

Kadete mailakoek 8 kilometroko distantzia osatu behar izan zuten eta Quesos Albenizko Ekain Imazek hegan egin zuen (11:21), Cafenasa taldeko Xavier Cadenari 14 segundo atera baitzizkion (11:35). Beraz, altsasuarra Nafarroako txapelduna dugu. Top Tenean beste hiru sakandar sailkatu ziren: Sakana Group-Aleako Oihan Gorriti bosgarren izan zen (11:44), Quesos Albenizko Ekaitz Perez seigarren (11:48) eta Sakana Group-Aleako Luca Martinez zazpigarren (11:58). 
Hegoi Garcia (Quesos Albeniz) hamahirugarren izan zen (12:24), Janitz Zufiaurre (Sakana Group-Alea) 25. (12:57) eta Mikel Arrizabalaga (Quesos Albeniz) 33. Emakumezkoetan Nafarroa Ermitagañako Paula Ostiz izan zen Nafarroako txapelduna (12:19).