Bi sakandar nagusi, Ibardingo VII. Igoeran

Guaixe 2023ko eka. 7a, 08:00

Andoni Blas Arcelus izan zen txapelduna eta Iker Palacios Andueza hirugarrena 

 

Andoni Blas Arcelus lakuntzarra izan da Ibardingo Igoeraren VII.edizioaren garaile. Pasaden ekainaren 3an, larunbatean, egin zen Beran, Nafarroako Mendi Txapelketaren baitan. Halaber, Iker Palacios Andueza, lakuntzarra ere bai, lehian aritu zen eta pudiumeko hirugarren postua eskuratu zuen. 

70 pilotuk hartu zuten parte osotara, 4,3 kilometro eginez; bi manga ofizial eta beste bi entrenamenduko osatu behar izan zituzten, horietako bat librea.

Blasek (Speed Car GT) egin zuen denbora onena, (02:53.488), baina Lagun-Artea eskuderiako Arnaud Dardans (BRC B49) gertu ibili zen (02:56.345) bigarren postua eskuratuz. Are hurbilago egon zen, ordea, Palacios sakandarra (BRC B52); Dardansek segundo bateko aldea besterik ez baitzion atera, gutxigatik hirugarren postuan geldituz (02:57.225).

Clavijon Palacios txapeldun
Clavijoko XXXIX. Igoera egin zen maiatzaren 20an, Errioxako Clavijo herrian. Bertan Sakana Motorsport eskuderiako hiru pilotu lehiatu ziren, eta Iker Palaciosek lortu zuen eskuderiaren denbora onena (02:01.93) sailkapen orokorrean. Halere, lehenengoa izan zen bere kategorian.

Bestalde, Sakana Motorsporteko Mikel Mazquiaran Segura (YaCar) eta Josu Berastegi Lizarraga (KinCar) urdindarra ere lehiatu ziren; hurrenez hurren, 11. eta 19. gelditu ziren sailkapen orokorrean.

Mazquiaranek denbora ona lortu zuen, (02:04.686) eta bosgarrena izan zen CarCross kategorian. Berastegi ere kategoria horretan lehiatu zen (02:16.646); zazpigarren postua lortu zuen kategoria horretan, Mazquiaranengandik oso gertu.