V. Irurtzun-Arakil Rallysprint, garilaren 1ean

Guaixe 2023ko eka. 19a, 13:04
II. Irurtzun-Arakil Rallysprinta autoak ilaran. Utzitakoa.

Nafarroako Rally txapelketa eta Nafarroako Junio Txapelketa jokatuko dira Irurtzun eta Arakilen arteko 12,5 kilometroko ibilbidean. Inskripzioak zabalik daude; kirolariek ekainaren 23ra arte dute izena emateko.

Bosgarren edizioa du Arakil eta Irurtzunen egiten den rally lasterketak, eta, aurten, uztailaren 1ean, larunbata, eginen da. Arakil Motorsport eskuderiak antolatuko du zita hori, eta lehiakideek 12,5 km. egin beharko dituzte Arakildik barna. 09:00etatik 12:00ak arte egiaztapenak izanen dira, 12:30ean aurkezpena eta 15:30ean lasterketaren irteera izanen da. Ondoren, TC2-TC3 lasterketa izanen da. 19:30ean sari banaketa ekitaldia izanen da.

Kirolariek ekainaren 23ra arte izanen dute izena emateko, eta 160euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko. Irurtzun-Arakil Rallysprintak Arakil Motorsportek antolatzen du, Arakilgo eta Irurtzungo udalen, RACen, DYAren, Fotomotorren eta Nafarroako Automobilismo Federaren eta hainbat babesleren laguntzarekin.