Bakaikuarrek eta iturmendiarrek partekatzen duten Trinitate ermitaren bueltan elkartu ziren garagarrilaren 7an. Lainotutako eguna izan zen, goibela, baina bi herrietakoez aparte, ermitaren inguruan aldameneko herrietakoak ere izan ziren. Bakaikuarrei zegokien urte hartan antolakuntza. 40 litro ardo banatu zituen udalak zilarrezko katiluetan. Bi udaletako kideak elkarrekin bazkaldu zuten. Herritarrek ere majo bazkaldu zuten. Musikarik ez zen falta izan.