Espainiako Gorteetarako hauteskundeak garilaren 23an izanen dira. Hauteskunde prozedurari jarraituz, udalek hauteskundeetarako hauteslekuak zehaztu dituzte, guztira hemeretzi izanen dira ibarreko hamabost udalerritan. Maiatzekoan baino bat gutxiago egongo da, Lizarragabengoan hauteslekurik ez delako izanen eta lizarrengotarrek Etxarri Aranatzen eman beharko dute botoa.
Bestetik, hauteskunde batzordeak udalerri bakoitzari dagozkion hauteskunde mahai kopurua zehaztu du, haietan hautetsontziak egonen dira, botoa emateko. Sakanan guztira 31 mahai eratuko dira. Haietatik hamar Altsasun, lau Etxarri Aranatzen, bina Arakilen, Irurtzunen, Lakuntzan eta Olatzagutian eta bana gainontzeko bederatzi udalerritan.
Hauteslekuak eta mahai kopuruak
Altsasu
- Gure Etxea eraikina: bi mahai (A-J eta K-Z abizenak)
- Lanbide Heziketa institutua: bi mahai (A-K eta L-Z abizenak)
- Iortia kultur gunea: lau mahai (A-I eta J-Z, A-K eta L-Z abizenak)
- Intxostiapunta gazte gunea: bi mahai (A-K eta L-Z abizenak)
Arakil
- Izurdiaga: Gizarte aretoa: mahai bat
- Hiriberri Arakil: Kontzejua: mahai bat
Arbizu: Eskola: mahai bat
Arruazu: Kontsultategia: mahai bat
Bakaiku: Auzoa: mahai bat
Ergoiena: Udaltxea: mahai bat
Etxarri Aranatz
- Udaletxeko bigarren solairua: lau mahai (A-I eta J-Z, A-K eta L-Z)
- Lizarragabengoa: Kontzejua: mahai bat
Irañeta: Udaletxea: mahai bat
Irurtzun
- Eskola: bi mahai (A-K eta L-Z)
Iturmendi: Auzoa: mahai bat
Lakuntza
- Udaletxeko bilkura gela: bi mahai (A-K eta L-Z)
Olatzagutia
- Eskola: bi mahai (A-I eta J-Z)
Uharte Arakil: Eskola: mahai bat
Urdiain: Udaletxea: mahai bat
Ziordia: Auzoa: mahai bat