Mank-ek hondakin bilketarako kamioia erosi nahi du

Guaixe 2023ko eka. 6a, 11:58
Hondakin bilketako kamioia Irurtzunen. ARTXIBOA

Eskaintzak asteazkeneko 12:30era arte egin daitezke.

Sakanako Mankomunitateak hiri-hondakin solidoak biltzeko kamioia eskuratu nahi du. Ibilgailuak 12 eta 17 metro kubiko arteko edukiera izan behar du eta, gainera, kamioi biltzailea hondakinak  trinkotu behar ditu ere. Erosketa egiteko Mank-ek 185.000 euro ditu (BEZik gabe). Ibarreko erakundeak aurtengo aurrekontuetan jaso du Hondakin Zerbitzurako bi kamioi erosiko dituela, bata berria, bestea bigarren eskukoa. Horiekin kamioi flotaren berritzea bukatuko du. Erosketa egiteko %70eko dirulaguntza du ibarreko erakundeak.