Euskal Herriko Mendi Erronka Ultra Traila jokatu zen ekainaren 3an Leitzan (67 km) Pagozelai, Gaintza, Hirumugarrieta, Unagako putzua, Iribasko iturburua, Lekunberri eta Jaundegiko borda lotu zituen proba ikusgarria. Ander Iñarrak (6:34:25) eta Oihana Azkorbebeitiak (7:54:59) errekor guztiak apurtu zituzten eta erraz gailendu ziren.
Sakandarretan, Ioritz Goñi 45. sailkatu zen (8:36:57), Joxeja Maiza 124. (10:04:03), Xuban Mendiola 132. (10:11:06) eta Francisco Javier Rodriguez 241. (11:41:29).
Erreleboetan, txapeldunordeak
Antolakuntzak EH Mendi Erronka erreleboetan egiteko aukera eskaini zuen: lehen 32 km-ak partaide batek, Putzuzarrera arte, eta beste 32 kilometroak besteak, helmugaraino. Txapeldunak Laiane Arrospide eta Iñigo Larrarte izan ziren (7:39:29) eta txapeldunordeak Ander Erize eta Arantza Perez de Arenaza arbizuarrak (7:43:10). Aran Larrañaga eta Patxi Rubio uhartearrak hamaikagarren izan ziren (8:40:06).