Mank-ek idazkari lanpostua aldi batez betetzeko deialdia egin du

Guaixe 2023ko eka. 12a, 11:43

Sakanako Mankomunitatearen Lakuntzako egoitza. ARTXIBOA

Deialdia interesa duenak eskabideak hilaren 23ko 14:30era arte aurkez ditzake.

Sakanako Mankomunitateko idazkari lanpostua aldi baterako betetzeko deialdia egin du. Aurkezten direnek, besteak beste, B motako gidabaimena izan behar dute baita EGA edo titulu baliokidea ere. Mank-ek jakinarazi duenez, langileak erakundeak ezarritako lanaldia izanen du, betiere zerbitzuaren beharren araberakoa. Hala ere, noiznahi aldatu dezake. Soldatari dagokionez, lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan A mailarako ezarritako ordainsariak izanen ditu, baita plantilla organikoan lanpostu horretarako ezarritako osagarriak ere.

Bestalde, ibarreko erakundeak langilea hautatzeko prozesua baliatu nahi du ere gainditzen duten izangaiekin lan poltsa sortzeko. Hori puntuazio ordenari zorrotz jarraituz eratuko du, eta indarrean izanen da 5 urtez edo beste deialdi bat egin bitartean. Deialdiaren berri hilaren 8ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.