Udalek euskara sustatzeko 81.000 euro jaso dituzte

Guaixe 2023ko eka. 13a, 11:15
Sakanako Mankomunitatearen Lakuntzako egoitza. ARTXIBOA

Euskarabideak banatu dituen laguntzak aurten egiteko diren ekimenetara bideratuko dira.

Euskarabidea, Euskararen Nafarroako Institutuak, 915.000 euroko laguntzak eman dizkie Foru Komunitateko 92 toki erakunderi, euskara erabili eta sustatzeko hainbat jarduera antola ditzaten. Aurtengo deialdian, 2022an baino 40.000 euro gehiago izan dira, eta iaz baino bi erakunde gehiagok parte hartu dute. Diru horren %8,95, 8.,884,04 euro, Sakanako hamar erakundek eskuratu dute.  

Dirulaguntzak

  • Sakanako Mankomunitatea 22.956,27 euro
  • Arakilgo Udala 4.625,31 euro
  • Irurtzungo Udala 3.303,79 euro
  • Arruazuko Udala 330,38
  • Arbizuko Udala 825,95 euro
  • Ergoienako Udala 3.468,98 euro
  • Etxarri Aranazko eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak 4.250 euro
  • Etxarri Aranazko Udala 16.518,96
  • Altsasuko Udala 15.693,02
  • Olatzagutiko Udala 9.911,38 euro.