Mank-ek edukiontziak erosi nahi ditu

Guaixe 2023ko eka. 21a, 11:09

Edukiontzi ilara. ARTXIBOA

Haietan errefusa jasoko da.

Sakanako Mankomunitateak errefusa jasotzeko mila litroko edukiera eta tapa duten edukiontziak erosteko deialdia egin du. Erosketa egiteko ibarreko erakundeak 60.480 euro (BEZik gabe) ditu. Deialdian interesa duen enpresak hilaren 26ko 10:00ak arte egin dezake eskaintza. Jasotakoen artean kalitate eta prezio arteko erlazio onena duenaren alde eginen du Mank-ek. Kontratua bereganatzen duen enpresak edukiontziak emateko bi hilabeteko epea izanen du.