Nafarroa Oinezek Iruñeko sanferminetan Oinez Txokoa izanen du aurten ere. Andra Mari ikastolako Jarduerak batzordeko arduradun Maider Ansa Zugarramurdik azaldu duenez, "urtero bezala, Takoneran kokatutako txosnan ez da faltako jana eta edana. Mota guztietako ogitartekoak eta jai-giro desberdinak: lasaia eta familiartekoa goizean, eta jende gazteari zuzendutakoa iluntze partean". Oinez Txokoa 10:30ean zabalduko dute eta 03:30ak edo 02:00ak arte egonen da zabalik nahi duten guztiendako. Horretaz guztiaz aparte, materiala ere izanen da salgai: kamisetak, leggins-ak edo soinekoak adin tarte guztietarako. Egunero, 6an ezik, 10:30etik 12:30era txoko lasaia egonen da.
Ansak gaineratu duenez, "kontzertuetan, Brigade Loko, Sofokaos, Nafarroa 1512, Onki Xin, Xskara, Dj Bull edo Beietz! bezalako taldeak ariko dira. Jarduerak, hala ere, publiko guztietara egokitu dira; hala, haurrendako ekimenak, bertsolariak, jolasak… ere izanen dira.". Antolatzaileek Oinez Txokoan prestatutako jardueretan parte hartzeko gonbita luzatu dute, baita lastailaren 8an, Etxarri Aranatzen ospatuko den Nafarroa Oinez egunean ere.
Oinez Txokoaren egitaraua
Garilak 6 osteguna
12:00 Suziria: Azterketak euskaraz! Bernart Etxepare Lizeoko ikasleak.
18:00 The Trikiteens.
23:30 Brigade Loco.
Garilak 7 ostirala
18:00 Kukuxtu.
21:00 Nerepe.
23:30 Flitter eta Deserrite.
Garilak 8 larunbata
12:00 Porrotx.
21:00 Alerta Morea.
23:30 Nafarroa 1512 eta Onki Xin.
Garilak 9 igandea
18:00 Jo ta Txo
21:00 Mugan.
23:30 Xsakara eta STR.
Garilak 10 astelehena
21:00 Dantza plaza.
23:30 Cliford eta Bull dj.
Garilak 11 asteartea
16:30 Eztanda txaranga.
18:00 Pamplona Swing.
21:00 Tropa do Carallo.
23:30 Aingura eta Janus Lester.
Garilak 12 asteazkena
18:00 Elektrokela.
21:00 Haizkan.
23:30 Muga Zero.
Garilak 13 osteguna
17:00 Bertso saioa.
21:00 Sala eta Garazi.
23:30 Ajariguan eta Trikidantz.
Garilak 14 ostirala
19:30 Beietz.