San Juan egunarekin, Izurdiagako festak

Guaixe 2023ko eka. 19a, 10:30
2022ko Izurdiagako festak. UTZITAKOA

Ekainaren 23tik 25era, ostiraletik igandera, ospatuko dituzte Arakilgo herriko festak.

Ekainaren 23tik 25era, ostiraletik igandera, ospatuko dituzte sanjuanak Izurdiagan, eta ekainaren 26an, astelehenean, festen ondorengoak garbitzeko auzalana eginen dute. Ostiralean txupinazoak festen hasiera markatuko du eta ondoaren suaren inguruan bilduko dira izurdiagarrak afaltzera.

Ekainaren 24an, larunbata, gauean, Izurdiagako festetara joateko Jaibus zerbitzua izanen da.

Izurdiagako festetako egitaraua

Ekainak 23 ostirala

20:00 Txupinazoa.

22:30 San Juan gaua: Norberak eramandako afaria. Barbakoa eramatea gomendatzen dute ere.
Tortilla eta postre lehiaketak.

00:00 - 05:00 DJ Felix.

Ekainak 24 larunbata

12:00 Bermu.

12:30 Txapela jaurtiketa lehiaketa eta aurpegi margolariak.

14:00 Norberak eramandako bazkaria.

16:30 Ezk Txarangak girotutako erronda.
Mozorroen gaia: pertsonaia historikoak.

00:00 - 02:00 The Guateq's taldearen kontzertua.

02:00 - Itxierara arte DJ Javi Amezketa, tabernan.

Ekainak 25 igandea

12:00 Meza santua.
Puzgarriak eta barredora.

13:00 Bermu.

14:00 Catering Pamplonako bazkaria.

15:30 Puzgarriak eta barredora.

17:00 Zirku tailerra.

17:30 Bingo

19:00 Mexikarrak.

22:00 Hondarren afaria.

Ekainak 26 astelehena

17:00 Garbiketa eta bilketa auzolana.