Euskaltel-Euskadik Esloveniako Itzulia utzi behar izan du, taldearen furgoneta lapurtu eta bertan zeuden 14 bizikleta eraman ostean. Lapurreta pasaden larunbatetik iganderako gauean izan zen, taldeak bertan hartu zuen hotelean.
Azken etapa zuten jokatzekoa Euskalteleko 7 txirrindulariek, eta ezin izan zuten irteera hartu, halabeharrez etxera itzuliz. Taldearen zuzendaritzak dagokion salaketa jarri du agintarien aurrean, eta, orain, material guztia aurkitzeko herritarren laguntzan konfiantza du.
Halaber, asteburu honetan da jokatzekoa Espainiako Txapelketa, eta txirrindulariak bizikletarik gabe daudela salatu du taldeak.
🧡 #EuskaltelEuskadi #TourofSlovenia
— Euskaltel Euskadi Team (@euskaltelteam) June 18, 2023
Hau da gaur gauean @TourOfSlovenia-n genituen bizikleta guztiekin lapurtu diguten furgoneta.
Edozein informazio mota ongietorria izango da eta txio hau partekatzea ere eskertzen dugu. pic.twitter.com/JPX8XVyXsT