Suaren inguruan

Guaixe 2023ko eka. 20a, 12:39

Ekainaren 23an, ostirala, San Juan bezpera eta udako solistizioaren ospakizunak eginen dituzte Sakanako herri askotan. Ekainaren 24an San Juan ospakizunak izanen dira zenbait herritan.

Udako solstizioaren ospakizunak suaren inguruan egiten dira. Suak piztu, haren inguruan afaldu eta zoriona deitzeko saltatu. Sakanako herri gehienetan egiten dira San Juan bezperako ospakizunak, zenbait herritan San Juan egunean ere ohiturarekin jarraitzen dute.

San Juan ospakizunak

Aizkorbe

Ekainak 23 ostirala

20:00 Iturri ondoko parkean elkartu, sua egin eta bertan herri afaria eginen dute. Ondoren, suan saltoka ariko dira.

Errotz

Ekainak 23 ostirala

21:00 Frontoian elkartu, sua piztu, afaria prestatu eta afaldu eta, ondoren, salto eginen dute.

Irurtzun

Ekainak 23 ostirala

19:00 Musika eskolarekin dantzaldia, pilotaleku irekian.

22:30 San Juan gaua: Suaren bila ikuskizuna; Amikoren zuzendaritza eta Iskidi eta Irurtzungo sorginen parte hartzearekin. Aizpeak eta Pikuxarrek antolatuta.

Ekai

Ekainak 23 ostirala

21:00 Plazan, iturriaren ondoan, sua piztu eta afaria prestatuko dute.

Egiarreta

Ekainak 23 ostirala

21:00 Bi su piztuko dituzte: andiaren gainean saltoka ibiliko dira eta txikian afaria prestatuko dute, frontoiaren ondoan.

Zuhatzu

Ekainak 23 ostirala

19:00 Autobus geltokiaren parean sua eta otamena eginen dute.

Satrustegi

Ekainak 23 ostirala

Iluntzean, sua piztu eta barbakoa eginen dute.

Hiriberri

Ekainak 23 ostirala

20:00 Txiteraren ondoan elkartu, sua piztu eta haren gainean saltoka ibiliko dira.

Ihabar

Ekainak 23 ostirala

21:30 Sua egin eta txistorrak eta sardinak prestatuko dituzte.

Irañeta

Ekainak 23 ostirala

20:30 Frontoiaren eta Txapel Azpi elkartearen atzeko aldean elkartu eta otamena izanen da. Ondoren, sua piztu eta saltoka ibiliko dira.

Arruazu

Ekainak 23 ostirala

22:00 Su handia piztuko dute.

Lakuntza

Ekainak 23 ostirala

Gune bakarra egonen da suak egiteko: Ezkil dorrearen ondoan.

17:00 - 21:00 Material bilketa.

21:00 Suak piztea eta afariak.

Lizarraga

Ekainak 23 ostirala

Iluntzean, afari merendua, Intxorreta karrikako aldamenean. Ondoren, sua piztu eta haren gainean saltoka ariko dira.

Unanu

Ekainak 23 ostirala

Iluntzean, suak piztu eskolak zireneko plazan eta kale batzuetan. Suaren gainean saltatu aurretik “Subiek ez piketzeko” esanen dute.

Dorrao

Ekainak 23 ostirala

19:00 San Juan ermitara joan eta errosarioa eginen dute.

Ondoren, ogia gazta eta ardoa banatuko du kontzejuak.

Ilundu aurretik su handi bat piztuko dute eta haren gainean saltoka ibiliko dira, aparkalekuan.

Ekainak 24 larunbata

09:00 Meza, San Juan ermitan. Bukatzean, gosaria.

15:00 Bazkaria, elkartean.

Lizarragabengoa

Ekainak 23 ostirala

22:00 Sua egin eta haren gainetik sato eginen dute, plazan.

Etxarri Aranatz

Ekainak 23 ostirala

Karrika bakoitzak bere sua piztuko du eta haien inguruan elkartuko dira aldamenak.

Bakaiku

Ekainak 23 ostirala

17:00 Maiatza jasotzea.

19:00 Meriendak.

20:00 Auzatea.

22:00 Sua piztea.

Ekainak 24 larunbata

14:30 Bazkaria, Hiru Haitz jubilatuen elkarteak eta Bakarreko Etxea elkarteak elkarrekin antolatuta.
Helduen prezioa: 30 euro gutxi gora behera. Haurrena: 15 euro.

Urdiain

Ekainak 23 ostirala

19:30 Herrietxetik San Juan ermitara kalejira, txistulariekin, garai bateko jantziak daramaten neskekin eta dantzari txikiekin. Iristean, meza, ermitan.

Ondoren, sua piztu, San Juan kantaita eta dantzari txikien emanaldia, ermitako plazan.

Herrian bueltan, auzoka afariak eginen dituzte.

Altsasu

Ekainak 23 ostirala

16:45 Txupinazoa trikitalariak lagunduta, San Joan plazan. Ondoren, animazioa Levelibular taldearekin.

18:30 Txokolate jana Chuchin Ibañez y los Charresk girotua.

19:30 Udalbaltza, Altsasuko Txistulariekin batera, udaletxetik San Joan ermitara abiatuko da.

Udako solstizioa ospatzeko festa, eta auzatea Kukuerrekak antolatuta, Foru plazan.

20:30 Festaren hasiera: San Joan ermitan sua piztea. Herriko suak pizteko txupin iragarlea. Kalejira San Joan ermitatik Foru plazaraino Altsasuko Txistulariek lagunduta.
Oharrak: sua egiteko ezinbestekoa da zoruan area botatzea. Area herriko zenbait txokotan dago hartzeko: Pilotajauku, Amandrea, Zubeztia kalea, Zelai kalea, Intxaurrondo, Idertzagain, Amaia, Zumalakarregi eta Iortian. Sua pizteko adarrak hartzeko orduan dagoeneko lurrean daudenak hartzeko gomendioa egin du udalak, eta posibe izatekotan sua kuadrillen artean elkarbanatzea eskatu du ere.

Ekainak 24 larunbata

20:00 Zortzikoa Altsasuko Txistulariekin eta auzatea, Foru plazan.
Kuadrillen afariak, Foru plazan.
Oharra: Zortzikoa ongi dantzatu ahal izateko, afaritarako mahaiak ezinen dira bukatu arte jarri.

23:00 Haize Berriak banadarekin dantzaldia, Foru plazan.

Olatzagutia

Ekainak 23 ostirala

19:00 Pintxopotea, Maisuenea gaztetxeak antolatuta.

19:30 Pantxo Balbuena mariatxiaren kontzertua, Barandi tabernan.

21:00 Barbakoa, Maisuenea gaztetxeak antolatuta.

00:00 Sua, Maisuenea gaztetxearen parean.

Ekainak 24 larunbata
Batueko

10:30 Keljira Burundar Txistulariak taldearkein.

Jarraian, Batuekora San Migel plazatik.

11:00 Hamaiketakoa, Batuekon.

13:00 Haurrendako jolasak, Olaztiko Gazte Asanbladak antolatuta.

14:30 Kuadrillen bazkariak.

17:00 La Cigarra txarangarekin dantzaldia.

19:00 Sardinada, Batuekon (euriarekin Memoria Historikoaren parkean).

Ziordia

Ekainak 23 ostirala

18:00 Auzatea, Itur bedeikatu iturriaren ondoan, udalak eskainita.

21:00 Zortzikoa, Txipudian.

21:30 Herri afria, Txipudian.

22:30 Sua piztu eta haren gainean saltoka ibiliko dira, plazan.

 

 

Erlazionatuak