Bi sakandar Nafarroako Parlamentuan

Guaixe 2023ko eka. 27a, 09:02

Unai Hualde Iglesias eta Eneka Maiz Ulaiar Nafarroako Parlamentuan. UTZITAKOA

Unai Hualde Iglesiasek eta Eneka Maiz Ulaiarrek hilaren 16an hartu zuten kargua.

Nafarroako Parlamentuaren XI. legegintzaldiari hasiera Ganbera osatzeko saioarekin hasi zen hilaren 16an. 50 forudunak (UPNko 15, PSNko 11, EH Bilduko 9, Geroa Baiko 7, PPNko 3, Contigo-Zurekineko 3 eta Voxeko 2) estreinakoz elkartu ziren. Haien artean bi parlamentari sakandar zeuden: Unai Hualde Iglesias (Geroa Bai) altsasuarra eta Eneka Maiz Ulaiar (EH Bildu) etxarriarra. Maizen aukeraketarekin 1979tik dozena bat sakandar izan dira foru parlamentariak. 

Aurreneko bilera horretan parlamentarien lehen egitekoa izan zen heldu den lau urteetan erakundea gobernatuko duten Presidentea eta Mahaia hautatzea. Presidente kargurako bi hautagai izan ziren: Uhalde eta Iñaki Iriarte Lopez (UPN). Altsasuarrak aldeko 30 boto izan zituen, PSNren 11, EH Bilduren 9, Geroa Bairen 7, eta Contigo-Zurekinen 3. Hualde eta bigarren aldiz jarraian Parlamentuko presidentea izanen da, karguan errepikatzen duen lehena izanen da altsasuarra.  


Foru parlamentari sakandarrak

Ignacio Javier Gomara Granada
Etxarri Aranatz
1979-1983 / 1987-1995
UPN


Gerardo del Olmo Ramirez de Alda 
Altsasu
1979-1983
HB


Iñaki Urrestarazu Zabalo
Altsasu
1979-1983
HB


Emilio Boulandier Maiza
Altsasu
1979-1987
PSN


Angel Garcia De Dios
Altsasu
1979-1987
HB


Jose Manuel Goikoetxea Askorbe
Altsasu
1999-2003
EA-EAJ


Jose Angel Agirrebengoa Imaz
Altsasu
2007-2011
NaBai


Asun Fernandez de Garaialde Lazkano Sala
Altsasu
2007-2019
NaBai, EH Bildu


Lourdes Goikoetxea Zubelzu
Olatzagutia
2011-2015
UPN


Esther Korres Bengoetxea
Altsasu
2015-2019
EH Bildu


Unai Hualde Iglesias
Altsasu
2015-...
Geroa Bai


Eneka Maiz Ulaiar
Etxarri Aranatz
2023-...
EH Bildu