Jasangarritasun teknikari bila

Guaixe 2023ko eka. 27a, 11:51

Aralarko ikuspegia Ergatik. ARTXIBOA

Eskabideak garilaren 3ko 11:00ak arte aurkez daitezke Sakanako Garapen Agentziako bulegoan, Arbizuko Utzubar industrialdean.

Sakanako Garapen Agentziak (SGA) deialdia egin du Nafarroa Ezagutu sareko parte den Aralar mendian lan eginen duen jasangarritasun teknikari lanpostua betetzeko. Kontratatua den pertsonak lanaldi osoa izanen du, baina ordutegia SGAk ezarriko du. Nafarroako administrazioko C mailako soldata jasoko du. Bi hilabete eta erdiko kontratua da, agorrilaren 1etik lastailaren 15era. Deialdian parte hartzeko eskabideak Sakanako Garapen Agentziako bulegoan aurkeztu
beharko dira, 09:30etatik 15:00etara, 2023ko Uztailaren 03ko 11:00ak arte. Oposizio lehiaketa gainditzen dutenekin SGAk kontratazio zerrenda osatuko du. 

Kontratatutako pertsonak dinamizazio jasangarriko lanak egin beharko ditu, besteak beste: ingurumen sentsibilizazioko programa bat egin eta gauzatzea ikasleekin; ingurumen sentsibilizazioko jarduerak antolatzea; bisitarien kontrola (fluxu-zenbaketa puntualak); natur guneetako erabiltzaileen informazioa eta haien espazioarekiko ezagutza maila biltzeko galdetegia egitea; Aralarren dinamizazio jasangarriko programa bat diseinatu eta gauzatzea, jasangarritasunaren hiru ardatzak kontuan hartuta; eta, azkenik, denboraldi bukaerako jardunaldia antolatzea. Deialdiari buruzko informazio guztia www.sakanagaratzen.com webgunean dago.