Udalbatza berriak osatzeko lehenik adin mahaia osatu zuten zinegotzi zaharrenek eta gazteenek. Karguaren zin egitea egin zuten hautatu guztiek, askok “legeak hala aginduta” edo antzeko formula erabili zuten. Ondoren hautagaitzarik aurkezten zen galdetu zen eta botoa ematera pasa ziren. Bederatzi gizonezko alkate eta bost emakumezko aukeratu ziren. Udal berrien aurreneko egitekoa garilaren 23ko hauteskundeetarako mahaikideen zozketa egitea izan da.
Etxarri Aranatzen UPNko zinegotziak bilkura aretoan Espainiako bandera ez egoteagatik bere kexua azaldu zuen. Eta berak eramandako bat atera, zabaldu, erakutsi eta gorde zuen. Bestalde, aginte makila jaso ondoren, Maria Saez de Albeniz Bregaña alkateak, Habanera doinuarekin, bertsoa kantatu zuen.
Epa herritar guztiei
denok zarie agurgarri bihotz eta eztarria dauzkat emozioz bete larri. Aurrekoek egindako lan irmo ikaragarri ildo horri jarraitzeko hainbat oztopo larri |
gaindituz joango gara
eskua emanda elkarri. Herritartasuna, euskara faltan direnak mugarri hau ta gehiago lortzeko gugan esperantza jarri duzuelako gaur diot eskerrik asko Etxarri. |