Etxarrengo kaleak eta sareak berritzeko lehen pausoa

Guaixe 2023ko eka. 30a, 11:13

Etxarrendarrak kalean. ARTXIBOA

Udalak proiektua emateko lanen deialdia egin du.

Etxarrengo sareak eta zorua duela 40 bat urte berritu zituen kontzejuak. Bitartean Arakilgo Udala ibarreko gainontzeko herrietan lan horiek egin ditu. Baina dagoeneko iritsi da Etxarrenen txanda. Sareak berritzearekin batera, telefonia, zuntza eta argindar sareak ere lurperatuko dituzte eta, ondoren, zorua berritu. Obra hori Nafarroako Gobernuaren Tokiko Inbertsio Planaren barruan dago. Udalak dirulaguntza deialdira 547.807,29 euroko (BEZ kanpo) aurrekontua aurkeztu zuen. 

Lanen proiektua idatzi eta zuzentzeko, Arakilgo Udalak deialdia egin du. Interesa duen enpresak bere proposamena garilaren 5eko 23:30era arte aurkez dezake. Lizitazioaren prezioa 35.000 eurokoa da (BEZik gabe).