Iruñeko Ermitagaña auzoan, gizonezko batek bere bikotekidea hil zuen larunbat goizean. Itaiak deituta, Altsasuko udaletxe parean elkarretaratzea egin zen domeka arratsaldean. Itaiakoek akaberan gaztigatu zutenez, “emakume langileon aurkako eraso guztien aurrean, ezinbestekoa dugu erantzun eraginkorrak garatzea”. Itaiak indarkeria matxistari aurre egiteko antolatzeko deia egin zuen. Bestalde, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxaren deialdiari jarraituz Arbizun elkarretaratzea deitu dute, garilaren 3an, astelehena, 19:30ean, kiroldegi parean.
112
Sexu erasoa edo tratu txarrak sufrituz gero, 112 telefonora hots egin daiteke eta Nafarroako Gobernuak prestatutako protokoloa martxan jarriko da.