Guaixe Fundazioak EHZ Festibalera joateko bi lagunendako sarrera zozketatu zuen eta parte hartzaileen artean Amarauna elkarteak erabazi zuen bi lagunendako sarrera. Elkarteko kideak ekainaren 30etik uztailaren 2ra Irisarrin ospatutako festibalera joateko aukera izan dute. Nortasun propioa duen festabala da EHZ, programazio musikal alternatibo eta aberatsarekin. Gogoeta gunea da festibala ere, eta kultur adierazpen anitzek islada dute. Sarrerak disfrutatu zutenen Amaraunako kideen esanetan, "oso gustura" ibili ziren Irisarrin.