Ur festak goxoak izanen dira berriz ere Sakanako igerilekuetan, Gozamenez programaren barruan eta Sakanako Gozamenez Batzordeak antolatuta. Uztailaren 10ean, astelehena, Lakuntzan; uztailaren 11n, asteartea, Irurtzunen; uztailaren 12an, asteazkena, Altsasun; uztailaren 13an, Etxarri Aranatzen, eta uztailaren 18an, asteartea, Uharte Arakilen izanen dira 12 urtetatik aurrerako gazteei zuzendutako programa.
Gozamenez Sexualitatea eta gazteak gaiari buruzko programa bat da, gazteen sexualitatea ikuspegi positibo, adeitsu, plurak eta aberasgarri lantzea helburu duena. Sexualitatearen hainbat alderdiri buruzko haunarketa eta eztabaida sustat nahi du gazteen eta haien bitartekarien artean. Horretarako, besteak beste, udan antolatzen duten Ur Festa Goxoa ekimena dago. Gazteekin esperientzia ludikoak egiten dituzte, kasu honetan, igerilekuetan bainuak eta ur jokoen bidez.
Sakanako Gozamenez koordinakundea Etxarri Aranazko Emakumeari Laguntzeko Zentroko heztizaileak, Altsasuko Gazteria Zerbitzuko teknikariak, Altsasuko, Etxarriko eta Irurtzungo Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio teknikariak, Etxarri Aranatz eta Irurtzungo osasun etxeetako gizarte langileak eta Etxarriko kultur teknikariak osatzen dute.
Ur festa goxoak Sakanan
Uztailak 10 astelehena
Lakuntzako igerilekuak
20:30 Gaueko bainua, afaria eta txokolatezko iturria.
Uztailak 11 asteartea
Irurtzungo igerilekuak
20:30 - 23:00 Gaueko bainua eta txokolatezko iturria. 12 urtetik 25 urte bitartekoendako.
Uztailak 12 asteazkena
Altsasuko Dantzaleku igerilekuak
20:30 Aurkezpena.
20:30 - 23:30 Bainua eta ur jokoak.
21:30 Bokata eta alkoholik gabeko edariak, 4 eurotan.
22:00 Dantza ikuskizuna: Aniztasun funtzionalak dituzte Sakanako gazteak.
23:00 Bihotz, bi hots, bi txotx ikuskizuna, antzerki bakarrizketa musikatua.
23:30 Txokolate iturria.
Uztailak 13 osteguna
Etxarri Aranazko igerilekuak
21:00 Bainua eta ur jokoak, afaria, musika eta txokolatezko iturria.
Uztailak 18 asteartea
Uharte Arakilgo igerilekuak
20:00 - 23:30 Gaueko bainua eta txokolatezko iturria, 12 urtetik 25 urte bitartekoendako.