Sakanako Mankomunitateak sustatu zuen Euskara denon esku hitzarmena, eta harekin bat egin zuten 119 taldek. Euskararen erabilerarekin kezka zeukan ibarreko erakundeak, eta hitzarmen horien bidez hizkuntzaren erabilerari sustatzea zen hitzarmen horren helburua. Elkartearen eta bere konpromisoaren arabera, aukeran zeuden hiru konpromisoetako bat sina zezakeen. Ageriko elementuetan euskara gutxienez gaztelaniaren mailan jarriko zuten 47k. Beste 44 taldek bost puntu bere egin zituzten eta, azkenik, 28k hiru punturekin konpromisoa hartu zuten.