Hilabete eskaseko tartea dago aurtengo bi hauteskunde kanpainen artean. Espainiako gortetarako hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi eta koalizioek hilaren 7tik 21era arte dute herritarrei botoa eskatzeko. Nafarroan bost diputatu eta beste lau senatari daude jokoan (bosgarren senataria, autonomikoa, Foru Parlamentuak aukeratuko du Nafarroako ordezkari gisa). Foru erkidegoan dozena bat hautagaitza aurkeztu dira: UPN, PP, PSN, Sumar, EH Bildu, Geroa Bai, Vox, Alderdi Animalista (PACMA), Recortes Cero, Frente Obrero, Partido Comunista de los Trabajadores de España eta Por un Mundo Más Justo. Zerrendaburuen artean Bel Pozueta Fernandez altsasuarra dago, EH Bilduren diputatua izan dena azken lau urteetan. Nafarroan zalantza nagusia da eskuineko botoarekin zer gertatuko den. Izan ere, Navarra Suma koalizioa hautsi ondoren, UPN eta PP bakoitza bere aldetik aurkeztuko dira estreinakoz.