Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, hilaren 9ko, igandeko, entzierroaren ondoren osasun zerbitzuek lau gizonezko artatu behar izan zituzten, haietako bat adarkada bat jasotzeagatik. Gainontzeko zaurituen artean 40 urteko gizonezko urdindarra dago. Iruñeko zezen plazan traumatismo arinarekin artatu zuten. Hilaren 10eko, asteleheneko, entzierroan, berriz, zazpi gizonezko izan dira artatuak. Min hartutakoen artean 19 urteko iturmendiarra dago. Estafeta karrikan izan da, eta berak ere traumatismo arina izan du.