Etxarri Aranatzen, Haritzalko basoan, ekoduktua egiteko lanak egiten ari dira. Sakanako Autobia (A-10) eta NA-2410 errepidearen gainetik joanen den zubia izanen da. Lanak direla eta, Sakanako Autobiaren (A-10) errai bana itxita daude norabide bakoitzean. Lanen eremuaren parean, Bakaikuko norabidean zihoan auto batek ezbeharra izan zuen. Pertsona bat arin zauritu zen. Ezbeharraren tokira Etxarri Aranazko osasun etxeko mediku eta erizaina, eta Altsasuko suhiltzaileen parkeko suhiltzaileen kamioia eta anbulantzia joan ziren. Zauritutakoa Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Ezbeharraren nondik norakoak Foruzaingoak ikertu zituen.
Kamioien arteko istripua izan zen Iparraldeko Autobian (A-1) larunbat arratsaldean.
Bestalde, bi kamioien arteko talka izan zen Iparraldeko Autobian (A-1), Gipuzkoa eta Nafarroako mugatik gertu. Kamioi batek bestea atzetik jo zuen, zorionez, ez zen zauriturik izan. Bi kamioiak frutaz kargatuta zihoazen, eta lurrera eroritakoa suhiltzaileek garbitu behar izan zuten. Foruzaingoak ikertu zuen ezbeharra.