Etxepare saria eman gabe gelditu da

Guaixe 2023ko uzt. 11a, 13:39

Nafarroako 22 toki entitatetako euskara zerbitzuek haur albumak sortzeko lehiaketa hutsik gelditu da 2023. urtean.

2023ko Etxepare Sarira 26 proposamen aurkeztu dira, eta oraingo honetan, Miren Asiain ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatutako epaimahaiaren "solasaldi eta ezatabaida luzeen ondotik" saria eman gabe erabaki dute: "Aurtengo ediziorako lanak gogotsu eta ikusminez ikusi eta berrikusi, irakurri eta berrikurri ondotik, esan beharra daukagu proposamen estetiko batzuk benetan goraipatzeko gisakoak izan direla; horrekin batera, zenbait argumentu literarioki ongi garantuak izan dira. Dena dela, iruditu zaigu ez dela gertatu bi osagai horiek arteko oreka, ez dela gauzatu aurreko edizioetan nabarmendutako bikaintasuna, horixe baita album baten espiritua, eta esentzia eta finezia". Album ilustratuen berezko ezaugarri baten falta nabaria dutela azaldu dute: testuen eta irudien arteko elkarrekintza "Hala, bada, hemendik goiti entitate antolatzaileek erabako dute saria nola indartu eta nola zabaldu Etxapare sariak bultzatzen duen literatur kuttun eta ezinbesteko hau".