Giltzariari zukua ateratzeko

Guaixe 2023ko uzt. 17a, 11:03
Jendea dendaren aurretik pasatzen. ARTXIBOA

Giltzaria txartela dutenek zozketetan parte hartzeko aukera dute.

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkartea Nafarroako Denok Bat federazioaren parte da. Bertako kide dira ere Baztan, Bera, Doneztebe, Lesaka, Leitza, Tafalla eta Iruñeko Arrotxapea auzoko elkarteak. Guztien artean fideltasun txartela egin zuten: Giltzaria. Haren bidez ibarreko 30 establezimenduetan deskontuak eskuratu daitezke. Giltzaria garilaren 17tik 30era erabiltzen dutenek 10 euroko opari txartelen zozketan sartuko dira. Irabazleek txartelak agorrilaren 20ra arte erabili ahal izango dituzte.