Nafarroako Estatistika Erakundeak, Nastatek, kalkulatu duenez, foru erkidegoan 329.412 etxebizitza zeuden 2022ko abenduaren 31n, aurreko urtean baino %0,6 gehiago. Etxebizitza horien %3,21 Sakanan zeuden, bestalde sakandarrak nafarren %3,06 gara. Iturri beraren arabera, ibarrean etxebizitza parke handiena duen herria Altsasu da, %34,41 (3.641 etxebizitza), hau da, altsasuar bakoitzeko 2,06 etxebizitza daude. Etxarri Aranatzek etxebizitzen %12,37 ditu (1.309 etxebizitza; 1,91 etxarriarreko). Irurtzunen Sakanako etxeen %9,15 daude (968; 2,38 etxebizitza irurtzundarreko). Olatzagutiak ibarreko etxebizitzen %8,26 ditu (874; 1,70 olaztiarreko). Lakuntzan daude ibarreko etxebizitzen %6,54 (692; 1,85 lakuntzarreko). Arakilen, berriz, etxebizitzen %5,47 daude (576; 1,67 arakildarreko). Arbizun, aldiz, etxebizitzen %5,09 daude (538; 2,09 arbizuarreko). Uharte Arakili dagokionez, etxebizitzen %4,44 ditu (470; 1,68 ubertearreko). Urdiainek %3,47ko ekarpena egiten dio Sakanari (367; 1,73 urdindarreko). Ergoienan, berriz, etxebizitzen %2,68 daude (284; 1,31 ergoendarreko). Iturmendik ibarreko etxebizitzen %2,45 ditu (259; 1,62 iturmendiarreko). Ziordian daude etxebizitzen %2,10 (222; 1,56 ziordiarreko). Bakaikuk %1,94 du (205 etxebizitza; 1,73 bakaikuarreko). Azken aurreko postua Irañetaren %0,9ak du (98; 1,70 irintarreko). Zerrenda Arruazuk ixten du etxebizitzen %0,70rekin (74; 1,43 arbazuarreko).
Etxebizitza nagusia eta ezohikoa
Nafarroako etxebizitzen %78,77 (259.505) etxebizitza nagusia zen eta %21,22 (69.902) ezohikoa; Sakanan %77,50 (8.199). Ibarreko bataz besteko hori nabarmen gainditzen du Irurtzunek, etxebizitzen %90,70 (878) etxebizitza nagusi baitira. Hau da, Irurtzunen ohikoak ez diren etxebizitzak (bigarren etxebizitzak edo hutsik daudenak) %9,30 besterik ez dira (90). Altsasun etxebizitza nagusiak %85,17 dira eta ezohikoak %14,83 (3.101 eta 540). Ibarreko bataz bestekora gutxigatik ez dira bi herri iristen. Etxarri Aranatzen etxebizitza nagusiak %77,31 dira eta ohikoak ez direnak %22,69 (1.012 eta 297). Arbizun, berriz, %75,28 etxebizitza nagusia da eta %24,72 ezohikoa (405 eta 133). Antzeko kopuruak dituzte Lakuntzak eta Urdiainek. Aurrenekoan %71,53 dira etxebizitza nagusiak eta %28,47 ezohikoak (495 eta 197). Atzenekoan, berriz, %71,39 dira nagusiak eta %28,61 ohikoak ez direnak (262 eta 105). Bakaikun %70,24 etxebizitza nagusi dira eta ezohikoak %29,76 (144 eta 61).
Ondoren lau herri heldu dira. Ziordian etxebizitzen %69,37 nagusiak dira eta %30,63 ezohikoak (154 eta 68). Olatzagutian etxebizitzen %68,99 nagusia da eta %31,01 ezohikoa (603 eta 271). Uharte Arakili dagokionez, %68,51 etxebizitza nagusia da eta %31,49 ezohikoa (322 eta 148). Arakilen etxebizitza nagusiak %67,88 dira eta ezohikoak %32,12 (3939 eta 186). Azken lau udalerrien etxebizitza nagusien kopuruak Sakanaren bataz bestekoaren azpitik nabarmen daude. Arruazun etxebizitza nagusiak %62 dira, ezohikoak, berriz, 37,84 (46 eta 28). Irañetan, berriz, nagusiak %61,22 dira eta ezohikoak %38,78 (60 eta 38). Iturmendiri dagokionez, etxebizitza nagusiak %60,62 dira eta ezohikoak %39,38 (157 eta 102). Zerrenda Ergoienak ixten du, etxebizitza nagusien %58,80 eta ezohikoen %41,20rekin (167 eta 117). Sakanan ezohiko etxebizitzak %22,50 da (2.381).
Urtetik urterako aldea
Sakanako etxebizitza parkea 2021etik 2022ra 0,24 puntu hazi zen 25 etxebizitza gehiago zeudelako. Nafarroan hazkundea 0,6koa izan zen. Hala ere, urte arteko aldaketa ez zen herri guztietan bera izan. Bataz bestekoaren gainetik eta, beraz, etxebizitza gehiago zeuden Iturmendin (2,78), Urdiainen (1,66), Arruazun (1,37), Arbizun (0,56) eta Lakuntzan (0,29). Kopurua gutxiago hazi zen Etxarri Aranatzen (0,23), Olatzagutian (0,11) eta Irurtzunen (0,10). Altsasun hazkundea apenas nabaritu zen (0,03) eta gainontzeko herrietan ez zen aldaketarik izan.
Nastaten arabera 2021etik 2022ra ibarrean 109 etxebizitza nagusi gehiago zeuden, 1,35 gehiago. Ezohiko etxebizitzen kopurua, berriz, 74 gutxiago zen, 10,45eko jaitsiera. Lehen bataz bestekotik nabarmen gorago dago Arruazu. 2021etik 2022ra etxe nagusiak %9,52 hazi zen 46 izatera iritsiz, eta ezohiko etxebizitzena 9,68 jaitsi, 28 zeudelarik egoera horretan. Ergoienan etxebizitza nagusien kopuruak %3,73 hazi zen eta ezohikoena %4,88 jaitsi (167 eta 117). Iturmendin etxebizitza nagusien kopurua %2,61 handitu zen eta ezohikoena %3,03 handitu. Arakilen 2,34 hazkundea izan zuten alde batetik eta %4,62ko jaitsiera bestetik. Altsasun urte batetik bestera etxebizitza nagusiak %2,11 hazi ziren eta ezohikoak 10,45 jaitsi. Uharte Arakilen aurreneko parametroa 1,58 hazi zen eta atzenekoa, berriz, 3,27 jaitsi. Olatzagutian eta Arbizun antzeko izan zen aldaketa. Lehendabiziko herrian %1,01 hazi zen etxebizitza nagusia eta %1,81 jaitsi ezohikoa. Bigarrenean, berriz, nagusiak %1 hazi ziren eta ezohikoak %0,75 jaitsi.
Hiru herritan etxebizitza nagusiaren hazkundea puntu batetik beherakoa izan zen. Etxarri Aranatzen, esaterako, 0,80oa eta ezohikoa 1,66 jaitsi da. Urdiainen igoerak %0,77koa eta 3,96koa izan ziren. Lakuntzan etxebizitza nagusia eta ezohikoa igo ziren, %0,20 eta %0,51. Irañeta zegoen bezala gelditu zen. Eta gainontzeko hiru herrietan etxebizitza nagusiaren kopuruak behera egin zuen. Irurtzunen %0,23 egin zuen behera eta ezohikoak, berriz, 3,45 gora. Ziordian etxebizitza nagusiaren kopurua %0,65 jaitsi eta ezohikoa 1,49 hazi zen. Azkenik, Bakaikun, %0,69ko jaitsiera eta %1,67ko igoera izan ziren.
Etxebizitzak biztanleko
Ibarrean 2022ko ilbeltzaren 1ean 20367 sakandar bizi ginen. Bakoitzeko 1,93 etxebizitza zegozkigun. Bestetik, etxebizitza nagusi bakoitzeko 2,48 sakandar zeuden, eta ezohiko etxebizitzen kasuan 8,55 sakandar. Irurtzunen etxebizitza bakoitzeko 2,38 irurtzundar zeuden, etxebizitza nagusi bakoitzeko 2,62 eta ezohiko bakoitzeko 25,54. Arbizuko etxebizitza parkeko eraikin bakoitzeko 2,09 arbizuar zeuden, etxebizitza nagusi bakoitzeko 2,78 eta ezohikoetan 8,45. Altsasun etxebizitza bakoitzeko 2,06 altsasuar zeuden, nagusien kasuan 2,42 eta ezohikoetan 13,90.
Etxarri Aranazko etxebizitza bakoitzeko 1,91 etxarriar zeuden, etxebizitza nagusien kasuan 2,48 ziren eta ezohikoetan 8,44. Lakuntzan 1,85, 2,59 eta 6,51 ziren. Bakaikun etxebizitza bakoitzeko 1,73 bakaikuar daude, etxebizitza nagusi bakoitzeko 2,47 eta ezohiko bakoitzeko 5,82. Urdiainen 1,73, 2,43 eta 6,06 ziren. Irañetan etxebizitza bakoitzeko 1,70 irintar zeuden, etxebizitza nagusi bakoitzeko 2,78 eta ezohiko bakoitzeko 4,39. Olatzagutian 1,70, 2,47 eta 5,50 ziren. Uharte Arakilen, berriz, etxebizitza bakoitzeko 1,68 ubertear zeuden, etxebizitza nagusi bakoitzeko 2,46 eta ezohiko bakoitzeko 5,34. Arakilen 1,67, 2,46 eta 5,20 ziren. Iturmendiri dagokionez, etxebizitza bakoitzeko 1,62 iturmendiar zeuden, etxebizitza nagusi bakoitzeko 2,68 eta ezohiko etxebizitza bakoitzeko 4,12. Ziordian 1,56, 2,25 eta 5,09 ziren. Arruazu azken aurrekoa zen. Etxebizitza bakoitzeko 1,43 arbazuar zeuden, etxebizitza nagusi bakoitzeko 2,30 eta ezohiko bakoitzeko 3,79 arbazuar. Zerrenda Ergoienak itxi zuen. Etxebizitza bakoitzeko 1,31 ergoendar zeuden, etxebizitza bakoitzeko 2,23 eta ezohiko etxebizitza bakoitzeko 3,19.
Alokairu poltsa
Nafarroako Gobernua jakitun da etxebizitza huts ugari daudela. Baita alokairuko etxebizitza premia dagoela. Horregatik, Nasuvinsa enpresaren bidez Alokairu Poltsa martxan jarri zuen. Zerbitzu horrekin bat egiten duten etxejabeek Nasuvinsari alokatu nahi duen etxebizitza uzten dio eta enpresa publikoa arduratzen da hura alokatzeaz. Doako aholkularitza emateaz aparte, Nasuvinsak etxejabeari bermatzen dio hilabetero alokairuko errenta kobratuko duela, eta kontratua bukatzean etxebizitza baldintza egokian bueltatzea. Horri buruzko informazio guztia www.nasuvinsa.es/eu/node/301 webgunean dago.