Pilota

Ezkurdia eta Arbizu, garaile Iturmendin

Guaixe 2023ko uzt. 17a, 10:39
Lau pilotariek partida ederra eskaini zuten Iturmendin.

Tanto bakarraren aldearekin gailendu ziren Peio Etxeberriaren eta Gaskueren aurrean

Iturmendiko frontoia txiki geratu zen larunbatean Aspek prestatutako pilota profesional partidaz gozatzera hurbildu ziren pilotazaleendako. Joseba Ezkurdia aurrelari arbizuarrak Aaron Arbizu etxarriarra izan zuen bidaide Peio Etxeberriari eta Andoni Gaskueri aurre egiteko. Lehia oso bizia eta estua izan zen, bi bikoak parez pare ibili zirelako. 21 tantoren berdinketaren ondoren, azken tantoa Ezkurdiak eta Arbizuk lortu zuten, eta eurendako izan zen garaipena. Ezkurdiak sanferminetako finalera sailkatu ez izanaren arantza kendu zuen.