Etxarriarrak eta bakaikuarrak auroroen topaketan

Guaixe 2023ko uzt. 17a, 11:01
Auroroen topaketa Azagran. DIARIO DE NOTICIAS

Azagran bat egin zuten Nafarroako 66 herrietako auroroek.

Nafarroako Auroroen Topaketa hartu zuen Azagrak igandean. 45. edizioan 66 udalerritatik joandako 2.000 pertsona inguru elkartu ziren. Nafarrak ziren gehienak, baina Katalunia, Valentzia, Aragoi, Errioxa eta Euskal Autonomia Erkidegotik joandako auroroek ere parte hartu zuten. 07:00etatik 08:00etara elkartu ziren, eta elkarrekin gosaldu zuten. Guztiei ongi etorria eta harrera egin zieten alkateak eta Nafarroako auroroen elkarteko presidenteak 08:00etan. Ondoren, auroro guztiek Azagrako banda eta abesbatzarekin batera Nafarroako Gorteen Himnoa eta Salve Aurora Maria abestu zituzten.

Ondoren, 66 talde parte hartzaileak bost taldetan banatu eta herrian barna aurorak eta salbeak kantatzen aritu ziren. Ibilbideetan auroroak jan-edanez hornitzeko mahaiak zeuden, bero handia egin baitzuen. Guztiak, atzera ere, eguerdian elkartu ziren, Francisco Perez Gonzalez artzapezpikuak emandako mezan. Eguna bukatzeko, 400 pertsona batu ziren frontoian egin zen herri bazkarian.