Txirrindularitza

Adrian Martinez, garaile Tafallan

Guaixe 2023ko abu. 3a, 11:50

Adrian Martinez eta Iker Gomez, podiumean. MARTIN EARLY

Lakuntzarrak jubenilen mailako I. Escaleras Aguerri Trofeoa irabazi zuen. Hirugarren Iker Gomez altsasuarra sailkatu zen

Uztailaren 29an, larunbatarekin, gazteen edo jubenilen mailako I. Escaleras Aguerri Trofeoa jokatu zen Tafallan, 108 kilometroko lasterketa gorabeheratsua. 24 txirrindularik lortu zuten proba bukatzea, Adrian Martinez lakuntzarra (Sakana Group-Alea) buru zela. Martinezek une egokian jo zuen erasoa eta bakar-bakarrik iritsi zen Tafallako helmugara (2:45:20). 28 segundora Bellota Goierri taldeko Gari Ugarte, bigarren, eta Quesos Albeniz taldeko Iker Gomez altsasuarra, hirugarren, sartu ziren. Gomez lehen urteko jubenilen sailkapenean lehena izan zen.