AHTa eraikitzeko zundaketak salatzeko bizi martxa

Guaixe 2023ko abu. 4a, 13:56

AHTren kontrako bizikleta martxa 2018. urtean. ARTXIBOA

Abuztuaren 25etik 27ra, ostiraletik igandera, Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoak AHTaren kontrako zenbait elkartek eta plataformak zundaketen aurkako bizi martxa antolatu dute. Hiru etapa izanen dira, eta martxak ibarra zeharkatuko du.

AHTa eraikitzeko zundaketei "ezetz esateko" Bizi martxa antolatu dute abuztuaren 25etik 27ra, ostiraletik igandera, Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako zenbait elkartek eta plataformak. Kirola, aldarrikapenak eta "giro aparta" uztartuko dituen egitaraua prestatu dute antolatzeaileek; hiru egunetan herriz herri mugituko dira proiektatuta dauden "hamarnaka zuendakete aurrean gure aurkakotasuna" adierazteko. Bizi martxa bitartean hainbat herritan elkarretaratzeak, kontzertuak, solasaldiak eta herri otorduak izanen direla jakinarazi dute ere.

Bizi martxak hiru etapa izanen ditu: abuztuaren 25ean, ostiralean, Irurtzundik eta Aguraindik Olaztira; abuztuaren 26an, larunbatean, Olaztitik Ataunera, eta hirugarren etapan abuztuaren 27an, igandea, Ataunetik Irurtzunera.

Bizikleta martxan parte hartu nahi duten guztiek izena eman behar dute 628243066 telefono zenbakian edo stopahtzundaketak@gmail.com epostan. Izena ematearakoan ibilbide guztia edo etapa zehatz bat egin behar den jakinarazi behar da.