Pilota

Ezkurdia eta Mariezkurrena Masterseko finalerdietan egongo dira

Guaixe 2023ko ira. 4a, 10:30

Ezkurdia eta Mariezkurrena joan zen urteko txapeldunak dira, eta aurten lan ederra egiten ari dira. UTZITAKOA

Iazko txapeldunek Larrazabali eta Zabaletari irabazi ondoren lortu dute zuzenean finalerdietarako sailkatzea eta play-offak ekiditea

Joseba Ezkurdiak eta Jon Mariezkurrenak Caixabankeko Masterseko finalerdiak jokatuko dituzte. Joan zen urteko txapeldunek irailaren 3an, igandean, lortu zuten finalerdietako txartela, Antzuolan Larrazabali eta Zabaletari 22 eta 11 irabazi eta gero. Partidak ikusmin handia sortu zuen, baina ez ziren aurreikuspenak bete, Larrazabalek eta Zabaletak pilota asko galdu zituztelako eta ez zutelako euren maila eskaini. Ezkurdiak eta Mariezkurrenak nahikoa izan zuten euren jokoa egitearekin eta sari ederra lortu dute: Masterseko finalerdietarako zuzenean sailkatzea. 

Asteburuan Masterseko play-offak jokatuko dira. Irailaren 9an, larunbata, Peña II.ak eta Rezustak Larrazabal eta Zabaleta izango dituzte aurkari Vianan; eta irailaren 10ean, igandea, Jakak eta Martijak Altuna III.aren eta Imazen kontra jokatuko dute.