Abiadura Handiko Trena egin aurretik, ibilbidea nondik pasa behar den jakiteko zundaketak egin behar dira. Horien kontra egiteko, AHTren aurka dauden hainbat kolektibok bizikleta martxa antolatu zuten agorrileko azken asteburuan. Arabako Lautada, Gipuzkoako Goierri eta Sakana zeharkatu zituen tropelak.