Nekazaritza ibilgailuak azterketa teknikoa pasatzeko garaia dute

Guaixe 2023ko ira. 6a, 11:47

Traktorea soroan. ARTXIBOA

Irurtzunen ostiralean hasi, eta Ziordian irailaren 25ean despeditu arte, teknikariak ibarrean lanean ariko dira.

Sakanako lehen sektoreko ibilgailuek Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) herrian bertan pasatzeko aukera dute irailean. 25. aldia da IATko teknikariek eta haien unitate mugikorra ibarra ekialdetik mendebaldera pasako dutena. 09:15etik 14:15era ariko dira lanean. IATren bidez lehen sektoreko ibilgailuek legediak ezarritako araudia eta segurtasun neurriak betetzen dituzten aztertuko dute. Nekazaritzakoak ez diren gainontzeko ibilgailuek, quadak eta ziklomotorrak barne, IATko estazio finko batean pasa behar dute azterketa.

Egutegia

  • Irailak 1, ostirala, Irurtzun.
  • Irailak 4, astelehena, Irurtzun.
  • Irailak 5, asteartea, Ihabar.
  • Irailak 6, asteazkena, Uharte Arakil.
  • Irailak 7, osteguna, Uharte Arakil.
  • Irailak 8, ostirala, Uharte Arakil.
  • Irailak 11, astelehena, Arbizu.
  • Irailak 12, asteartea, Lizarraga.
  • Irailak 13, asteazkena, Unanu.
  • Irailak 14, osteguna, Etxarri Aranatz.
  • Irailak 15, ostirala, Etxarri Aranatz.
  • Irailak 18, astelehena, Iturmendi.
  • Irailak 19, asteartea, Iturmendi.
  • Irailak 20, asteazkena, Altsasu.
  • Irailak 21, osteguna, Altsasu.
  • Irailak 22, ostirala, Olatzagutia.
  • Irailak 25, astelehena, Ziordia.