Ergoienarren eguna

Guaixe 2023ko ira. 8a, 10:39
2022ko Ergoienako eguna. ARTXIBOA

Irailaren 23an, larunbata, Ergoienako Eguna ospatuko dute, Unanun. Besteak beste, Ergoienako Bira martxa izanen da.

Irailaren 23an, larunbata, Ergoienako Eguna ospatuko dute Unanun. Ergoienako bira lasterketa, herri bazkaria, aizkora apostua eta txarangaren doinuak izanen dira egunean zehar. Bazkarirako txartelak irailaren 10ean 17:30etik 19:00etara eros daiztezke, 25 eurotan helduak eta 12 eurotan haurrak, Lizarragako, Unanuko eta Dorraoko elkartetatan. Haurren menua makarroiak, oilaskoa eta danonino izanen da, eta helduena urdaiazpikoa, pate, fritoak, txapinoi cafelidt eta txerri sahietsak eta, postrerako, goxua. Egunean zehar ere elkartea taberna moduan irekita egonen da.

J. M. Merceroren Oroimenezko hirugarren saria Ergoienako XVII. Bira 10:00etan hasiko da, eta aurretik, 09:00etan, izena ematea zabalduta egonen da. Lasterketa Unanutik aterako da eta 8,5 kilometroko distantzia izanen du Ergoienako hiru herriak zeharkatuz. Lasa Kirolak Sakanako Koparako puntuagarria izanen da.

Ergoienako eguneko egitaraua

Irailak 23 larunbata
Unanu

09:00 Ergoienako Birarako izena ematea.

10:00 Ergoienako Biraren hasiera.

13:00 Txaranga.

15:00 Bazkaria, frontoian.

17:00 Haur jokoak: 3 eta 6 urte bitarteko haurrendako haur ttikien txokoa eta 6 eta 14 urte bitartekoendako haurren joko dinamizatuak.

18:00 Aizkora apostua, eskoletako plazan.

19:00 Txaranga.

 

Noiz-non ospatu da

  • 2017 Lizarraga.
  • 2018 Unanu.
  • 2019 Dorrao.
  • 2020 Pandemiagatik bertan behera.
  • 2021 Pandemiagatik bertan behera.
  • 2022 Lizarraga.
  • 2023 Unanu.