Txirrindularitza

Adrian Martinez, Lukingo podiumean

Maider Betelu Ganboa 2023ko ira. 13a, 10:30

Sakana Group-Aleako lakuntzarra hirugarren sailkatu zen L. Lukingo Udala Sarian eta Quesos Albenizko Ekain Imaz eta Ekaitz Perez Top 10ean sailkatu ziren

Irailaren 9an, larunbata, juniorren eta kadeteen mailako L. Lukingo Udala Saria jokatu zen (82,6 km), lasterketa azkar eta gorabeheratsua, Udazkeneko Challengerako baliagarria. 66 txirrindulari zeuden izena emanda, eta 27k lortu zuten proba bukatzea. 

Raul Ostizek (Vizcay Hermanos) primeran gauzatu zuen bere estrategia, erasoa behar zenean jo eta bakarrik heldu zelako Lukingo helmugara (2:032:11). 6 segundora Pablo Jaray (Asesores de Navarra) sartu zen, eta 13 segundora Adrian Martinez (Sakana Group-Alea) lakuntzarra. Top 10ean beste bi sakandar sailkatu ziren, Quesos Albeniz taldeko Ekain Imaz, bederatzigarren, eta bere taldekide Ekaitz Perez, hamargarren. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Iker Gomez (Q. Albeniz) hamabigarren izan zen, Iker Agudelo (Q. Albeniz) hamalaugarren, Asier Etxeberria (Q. Albeniz) hamazazpigarren eta Mikel Regil (Sakana G.) 23.