Futbola

Etxarri Aranatz eta Lagun Artea, lanera

Guaixe 2023ko ira. 14a, 10:45

Lagun Artearen eta Etxarri Aranatzen derbia, joan zen denboraldian, Preferenten. ARTXIBOA

Preferente mailatik jaitsi zirenez, Erregional mailan jokatuko dute. Lehen jardunaldian etxean ariko dira biak

Asteburuan hasiko da 2023/2024 denboraldiko Erregional mailako liga. Joan zen denboraldian Etxarri Aranatzek eta Lagun Arteak Preferente maila galdu zutenez, aurten Erregional maila mustuko dute. Erregionaleko laugarren multzoan jokatuko dute. 

Etxarri Aranatzek Lagunak B taldea hartuko du irailaren 16an, larunbata, 16:30ean, San Donato futbol zelaian. Lagun Arteak ere etxean hasiko du denboraldia. Talde lakuntzarrak Kirol Sport taldeari egingo dio harrera, irailaren 16an, larunbata, 16:30ean, Zelai Berrin.

Altsasuk partida atzeratu
Bestalde, Preferente mailan hirugarren jardunaldia dago jokoan. Altsasuk Ziraukiren kontra jokatu beharra zuen Antxekoa zelaian, baina Altsasuko festak direla eta, partida atzeratzea adostu dute bi taldeek. Partida urriaren 4an jokatuko da, 16:30ean. Asteburuan Altsasuk eta Leitzako Aurrerak husna berdindu zuten Dantzalekun.