Azkenean Joseba Ezkurdia sanmateotako torneoan ariko da, Aitor Elordiren ordez. Buruz Buruko txapeldunak arazoak ditu eskuin eskuan eta Logroñoko torneorako ez da behar bezala osatu. Horrela, Ezkurdiak bere tokia hartuko du eta Rezustarekin osatuko du bikoa.
Hain zuzen ere gaur, irailaren 15ean, sartuko dira lehian. Ezkurdiak eta Rezustak Jaka eta Albisu izango dituzte aurkari, 21:15ean Adarragan hasiko den jaialdian.
Irailaren 17an, igandea, Zabalak eta Zabaletak Larrazabal eta Imaz izango dituzte aurkari. Peña II.a eta Mariezkurrena II.a irailaren 19an sartuko dira lehian, eta Altuna III.a eta Martija irailaren 20an.