Ganaduak bete zituen Irurtzungo kaleak

Guaixe 2023ko ira. 18a, 11:45

Irurtzun eta Arakilgo ganadu azokaren hamargarren edizioa egin zen irailaren 17an. Behiak, zaldiak eta ardiak izan ziren protagonista, artisau eta nekazariekin batera.

Aritz Ganboak artzai txakurrekin ikuskizuna egin zuen. Gerturatutakoen artean egindako gazta txapelketan Larramendi gaztandegia izan zen garaile eta Arbasoak eta Belardi elkarteak omendu zituzten. Euriaren ondorioz, arratsaldeko ekitaldiak bertan behera gelditu ziren.