Fibromialgia eta antzeko gaixotasunak arintzeko ikastaroa, hastear

Guaixe 2023ko ira. 19a, 12:00

Ariketa terapeutikoaren onurak handiak dira.

Urrian hasiko dira gimnasia terapeutiko saioak, Irurtzunen, Etxarri Aranatzen eta Altsasun. Izena ematea zabalik dago

Fibromialgia, neke kronikoaren sindromea, Sentiberatasun Kimiko Anizkoitza eta antzeko gaixotasunak dituzten sakandarrek aurten ere jarduera fisiko espezifikoa egiteko aukera izango dute, euren osasunari horrenbesteko onura ekartzen diona. AFINA elkarteak (Asociación Fibromialdia de Navarra), Sakanako Mankomunitatearen, Sakanako Osasun etxeen eta bestelako eragileen laguntzarekin antolatu du ikastaroa. 

Urriaren 2an hasiko dira ikastaroak, ekainera arte. Etxarri Aranatzen eta Altsasun astelehenetan eta ostiraletan izango dira (Etxarri Aranatzen 10:00etatik 11:30era eta Altsasun 12:00etatik 13:30era), eta Irurtzunen asteartetan eta ostegunetan, 10:30etik 12:00etara. 

Izena ematea zabalik dago Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.eus) edo AFÏNAn (948 135 333). AFINAko bazkideek hiru hilabetero 43,5 euro ordainduko dituzte, eta bazkide ez direnek hiru hilabetero 70 euro.