Urdalurko 2024ko erregulazio kanona zehaztuta

Guaixe 2023ko ira. 26a, 11:02

Urdalurko urtegia. ARTXIBOA

Sakanako Mankomunitateak eta estatuak ordaintzen dute.

Ebroko Ur Konfederazioak Urdalurko urtegiaren 2024ko erregulazio kanona zehaztu du: 0,0545379632 euro metro kubikoko. Urdalurko urtegia eraiki ondoren emandako kontzesioetako horniduren onuraduna da Sakanako Mankomunitatea da eta, normalean, uharkako kanonaren %80 ordaintzen du. Estatua erregulazioaren edo obraren onuradun da (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), eta, horregatik, 31.323,32 euro ordainduko dizkio Ebroko Ur Konfederazioari, erregulazio kanon gisa. Ordaindutakoaren zati batekin Urdalurko uharka kudeatzen duen erakundeak, Ebroko Ur Konfederakundeak, mantentze lanak egiten ditu urtero.