Mank-ek uraren ordainagiria kobratuko du

Guaixe 2023ko irailaren 28a

Ur kontagailua. MANK

Aurtengo hirugarren hiruhilekoari dagokio.

Sakanako Mankomunitateko Ur Zerbitzuan daude Irurtzun, Lakuntza, Arbizu, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutia. Ibarreko erakundeak urez hornitzen ditu herri horiek. Mank-ek jakinarazi duenez, aurtengo hirugarren hiruhilekoari dagozkion ordainagiriak igorri dituela. Ordainagiriak kontu korronteetan lastailaren 5ean kargatuko ditu. Aldi berean, ibarreko erakundeak jakinarazi du irailaren 18tik aurrera jasotako aldaketak (kontu zenbakiak, katastroko aldaketak eta beste) hurrengo hiru hilean hartuko dituzte kontuan.