Txirrindularitza

Afizionatuen denboraldiari, agur

Guaixe 2023ko ira. 25a, 09:00

94. Altsasu Proban tropela Gartzia Ximenez kalean gora.

Afizionatuen mailako denboraldia despeditu da. Irailaren hirugarren asteburuan Lehendakari Txapelketarako baliagarriak ziren azken bi lasterketak jokatu ziren, 94. Altsasu Proba eta eta Oñati Proba.

Lehendakari Txapelketako lasterketa guztiak kontuan hartuta, Laboral Kutxako Ander Ganzabalek irabazi du Lehendakari Txapelketa (149 puntu) eta bere taldekide Ailetz Lasa ziordiarra bosgarren izan da (73 puntu), irailaren 8an Urdulizen irabazitako lasterketari eta gainontzekoetan egindako lanari esker.

Txirrindulari sakandarrak denboraldiari agur esan diote euren sare sozialetan argitaratutako mezuetan. Iker Mintegi Euskaltel Euskadin profesional izango da datorren denboraldian, Jorge Azanza zuzendari altsasuarraren esanetara. Gainontzeko afizionatuek zer egingo duten, aurki jakingo da.