Txirrindularitza

Bizikleta eguna, lainotik eguzkira

Guaixe 2023ko ira. 25a, 14:20

Sakanako Mankomunitateak antolatutako XXIX. Sakanako Bizikleta Eguna arrakastatsua izan zen

Guztira 240 txirrindulari baino gehiagok eman zuten izena. Irurtzunen hotzez eta oraindik lainoa jaso gabe zegoela abiatu ziren, baina berehala eguraldi bikainaz gozatu zuten. Lagunekin, familiarekin, banaka... guztiak Altsasura 13:00ak pasata iritsi ziren.