Futbola

'Nik Osasunan jokatzen dut' futbol eskola Sakanara iritsi da

Guaixe 2023ko ira. 27a, 11:00

Osasuna Fundazioaren "Nik Osasunan jokatzen dut" futbol eskolako ekitaldi bat. OSASUNA FUNDAZIOA

Lakuntzan desgaitasuna duten neska-mutilendako futbol eskola sortu nahi du Osasuna Fundazioak

2017 urtetik Osasuna Fundazioak desgaitasuna duten neska-mutilendako Nik Osasunan jokatzen dut futbol eskola kudeatzen du Taxoaren, gaztetxo hauek kirol jardueretan integratu daitezen, eskoletan nahiz campusetan. Astero entrenamenduak dituzte, bestelako ekitaldiekin batera, maiatzean egiten duten eskola guztien arteko topaketa barne. Gutxika eskola horiek zabaldu dira, eta aurten horietako bat Lakuntzan eskainiko du Osasuna Fundazioak, desgaitasuna duten bailarako eta gertuko neska-mutilek futboleko baloreekin goza dezaten. Oraindik ez dira ordutegiak eta bestelakoak zehaztu, baina izena ematea zabalik dago Osasuna Fundazioko webgunean. Informazioa 616235047 telefonoan jaso daiteke.